gure Eskola
Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea. Busturia. Urdaibai. Bizkaia. Euskal Herria.

Informazio orokorra

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantokia
| Proiektuak | Jaiak

Bisita orduak eta egunak:
Gurasoak, kurtso barruan, hileko 1. eta 3. astelehenetan ordu 13:15etatik 14:15etara, aurretik eskatuz gero, tutorearekin edo irakasle taldearekin hitz egiteko saioa edukiko duzue. Kasu berezi moduan, telefonoz edo nota baten bidez, tutorearekin adostasunera helduta bisitaldia beste egun batean ere bisita daieke.
Gurasook kurtso hasieran urteko plangintza azaltzeko batzarra izango duzue.
Gainera, tutoreekin elkarrizketa pertsonalak izango dituzue.

Haur Hezkuntza: Familia bakoitzak bere tutorearekin umearen jarraipena egiteko ebaluaketa batzar bi edukiko dituzue: otsailean eta ekainean.

Lehen hezkuntza: Ebaluaketako informeak hiru hilabetero emango dira: abenduan, apirilean eta ekainean.

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantokia
| Proiektuak | Jaiak

Eskolako ordutegia
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Goizez 9:15 - 13:15
Arratsaldez 15:00 - 16:00

Eskolaz kanpoko ekintzak
Arratsaldez 16:00 - 17:00

Jolastorduak
Haur Hezkuntza Goizez 11:30 - 12:00
Lehen Hezkuntza Goizez 11:00 - 11:30

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantokia
| Proiektuak | Jaiak

Proposamen berriak \ Arazoak
Arazo zalantza edo proposamen baten aurrean aurkitzen zaretenean, azpian daukazuen bideak erabiltzera animatzen zaituztegu. Ziur gaude guztion aberastasunerako baliogarria izango dela.

Hauek dira bideak:
Heziketa arloa --> Irakaslea/Tutorea --> Zuzendaritza
Administrazio arloa --> Idazkaria --> Zuzendaritza
Jantokia --> Jantokiko arduradunak --> Zuzendaritza

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantoki
| Proiektuak | Jaiak

Jantokiko funtzionamendua
Ordutegia:
Haur Hezkuntza: 12:30
Lehen Hezkuntza: 13:30

Kontuz honekin:
Umeren batek elikagai edo ongailu bati alergia badio, zaintzaile eta arduradunei abisatu behar die. Jantokiko ordutegi barruan botikaren bat hartu behar balu umeak, idatziz abisatu beharko da zaintzaile edo arduradunei.

Disziplina:
Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunek gurasoei helaraziko diete. Portaera desegokia errepikatzen bada, jantokiko arduradunek beharrezkotzat joten dituzten erabakiak hartuko dituzte. Jantokiko zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiok arauak betetzera behartuak gaude.

Ordainketa:
Erreziboen ordainketa bankuetxe kontu bidez egingo da eta hilaren 5erako tramitatuko da.

Aurtengo kuota berriak:

- 2 urteko ohiko ikaslea:4,6 euro
- Garraio eskubidea duen ohiko ikaslea: 3,3 euro.
- Ohikoa den ikaslea: 4,6 euro.
- Ohikoa ez den ikaslea: 5,2 euro.

Ikasleei hiruhilabetearen hasieran eguneroko menuak emango zaizkie.

Jantokia egunero erabiltzen duten ikasleek, gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoirengatik ezin badute jantokia erabili, arduradunari abisatu egin beharko dio.

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantokia
Proiektuak | Jaiak

Eskolako proiektuak
-Euskera proiektuak:
Ike
Bertsogintza
Kantagintza
Antzerkigintza

-Agenda 21 : Etorkizuneko urdaibai: kontsumo jasangarria.

-Hezkuntza berriztatzeko ikastetxeko proiektua:
"Matematika arloaren hobekuntzarako estrategia metodologikoak, material digitalen ezagutza /erabilpena eta  ebaluazio bateratuan trebatzen”

-Hizkuntza Normalkuntza: Ahozkotasuna indartzeko ekintzak.

-Eleaniztasunerantz proiektua.

-Irakur zaletasuna bultzatzeko proiektuak:liburu ibiltaria, idazleak ikastetxean...

Bisitak | Ordutegia | Proposamenak | Jantokia
| Proiektuak | Jaiak

Eskolako jaiak
Eskola eta Herriaren arteko harremanak oso estuak izan behar direla kontutan eukiz, jai huek ospatzen ditugu:
- Olentzero
- Kandelerio
- Eguen Zuri
- Santa Ageda
- Ihauteriak
- Eskola txikien jaia
- Eskolako jaia
HAUR HEZKUNTZAKO BLOGA (Berria)

LEHEN HEZKUNTZAKO BLOGA (Berria)



Historia eta Artea | Keramika | Txakolina | Kirolak
Jokuak | Ingurune naturala | Dantzak | Argazkiak

Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea.
Altamira 37. 48350 - Busturia. Bizkaia.

Nortzuk gara
marra


Non gaude
marra
 

Zerbitzuak
marra
 
Ikasleon bloga (Berria)
marra

Albistegia
marra
Busturia 
marra


info@uzelai.net
marra