gure Eskola
Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea. Busturia. Urdaibai. Bizkaia. Euskal Herria.

Gure aiton-amonak eskolan

Lamia proiektuan parte hartzen dugunok Busturiako antzinako jokuei buruzko informazioa batzeko eskolan bilera antolatu genuen. Batzar honetara gure amon-aitonak etorri ziren.

Azaroaren 22an goizean gure aiton-amonak eskolara etorri ziren eta jokuari buruzko galderak egin genizkien erantzunak gure web orrian sartzeko:

"Eskola barruan ezin izaten genduan olgatu, eta errekreoan kaniketan, kromoetan, txorromorroka eta tabaz olgetan ibilten ginan", azaldu eben zahar usteko gazteek, bizibizi.

"Orduan, gogaitu be ez genduan egiten. Pentsatu be ez holakorik", esan eben danak batera. Jai egunetan, barriz, mezatara joan beharra izaten eben lehenengo eta gero dotrinara. Olgetako eukien denbora apurra ondo aprobetxetan eben behintzat.

Argazki zaharra.

Txopika, garzaka eta mariaska

Neskak eta mutilak banatuta egoten ziran eskolan, eta aitita-amamek azaldu ebenez, aparte olgetan eben eskolatik kanpo be askotan. Txopika olgetan eben danek batera."Talde bi egiten ziran, eta bat metan jarten zan. Harek kontrako taldekoa harrapateari ekiten eutsan, eta harrapatu ahala, norbere katean sartzen genduzan eskutik helduta" azaldu eban amon batek.

"Kotxerik ez zan egoten, eta kamino erdian margotzen genduan koadroa. Harria hartu eta koadrotik koadro pasetan genduan", azaldu eben Axpekoek, Altamirakoek Mariaska deitzen eutsien jolasa deskribatzeko.

Argazki zaharra.


HAUR HEZKUNTZAKO BLOGA (Berria)

LEHEN HEZKUNTZAKO BLOGA (Berria)
Historia eta Artea | Keramika | Txakolina | Kirolak
Jokuak | Ingurune naturala | Dantzak | Argazkiak


Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea.
Altamira 37. 48350 - Busturia. Bizkaia.

Nortzuk gara
marra


Non gaude
marra
 

Zerbitzuak
marra
 
Ikasleon bloga (Berria)
marra

Albistegia
marra
Busturia 
marra


info@uzelai.net
marra