Nortzuk gara
marra


Non gaude
marra
 

Zerbitzuak
marra
 
Ikasleon bloga (Berria)
marra

Albistegia
marra
Busturia 
marra


info@uzelai.net
marra

 
 
 

gure Eskola
Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea. Busturia. Urdaibai. Bizkaia. Euskal Herria.

Busturiko ingurune naturala

Busturian paisaia mota bi aurki ditzakegu, barne aldekoa eta kostaldekoa.
Padurak ibaiekin lotura duten gune lauak dira, hau dela eta, mareekin ureztatzen dira.
Paduretako landaredia berezia da, landare bakoitza baldintza konkretuetara moldatzen da, bere beharrizanetarako egokienak diren baldintzetara moldatuz.

Padura. San Kristobal auzoa. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Urdaibaiko padurak (San Kristobal - Busturia)

Hegaztiak: Padura, ingurune hezea denez, garrantzizkoa da hegaztientzat. Hegazti urtarrak babesleku gisa, migratzeko, atsedenaldirako, elikatzeko eta batzuek, kumatzeko erabiltzen dituzte halako tokiak. Urdaibaiko padurak Kantauri aldeko bigarrenak dira garrantzi aldetik, Euskal Herriko garrantzizkoenak izanik. Bizkaiko Golkoan daudenez, atlantiar kostaldetik migratuz lberiar penintsulara sartzen diren hegaztiek erablitzen dute. Hegaztiek, batez ere, garai bitan migratzen dute:
· Udazkenean lparretik Hegorantz. Europa ipar eta erdialdeko kumatze guneak utzi, eta negua igarotzeko, Afrikarako bidea hartzen dute.
· Udaberrian Hegotik lparrerantz. Negua Afrikan igaro ondoren, aurreko bidetik igarotzen dira iparraldeko kumatze tokietara.
Urtero etortzen diren hegaztien artean hurrengoak ditugu:
Lertxuntxoa, Ahate txistularia, Lertxun hauskara, Kurlinta, Mokozabala,Txirriak...

Kaioa. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Kaioa Busturiko zeruan

San Kristobaleko hareatza jatorri artifiziala duen hare metaketa da. Muruetako untzigintza lantegiak itsasadarra dragatu beharra dauka itsasontzi handiak itsasoratzeko.

Lezkadia barne aldeko erdi ureztatutako guneetan agertzen da. Toki hauetan mareen eragina txikia da eta ur gezaren agerpena orekatua da. Toki hauetan lezka dugu espezie dominatzailea, baina ezpata belarra, líríoa eta menta ere aurki daitezke.

Eskola ondoko landa. Soloak.Eskola ondoko landa. Bidea.
Landazabala (Altamira - Busturia)

Landazabala da Urdaibain gizakiarik gehien duen aldea. Landazabalan burutzen diren iharduera nagusiak nekazaritza eta abeltzantza dira, nahiz eta basogintzak, hazkuntza azkarreko koniferen landaketekin (Pinus insignis) garrantzi handia duen. Era honetan, landazabalak, lehen hariztiak edo baso mistoak zeuden tokiak bete ditu.
Landazabalaren egitura honako osagai hauek betetzen dute: mozketako larreak, soroak, basotxoak, hesi-biziak, eta baserriak orekatzen du. Baserria da landazabalako bizitzaren eraentzalea, eta, era berean, baserritarraren bizileku eta ogibidea da. Baserria Euskal Herriko kulturaren adierazgarri da, eta baita lurraren ohiko erabilerarena ere.

Txakurra baserriko leihoan. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Txakurra baserriko leihoan (Busturia)


HAUR HEZKUNTZAKO BLOGA

LEHEN HEZKUNTZAKO
BLOGA
Historia eta Artea | Keramika | Txakolina | Kirolak
Jokuak | Ingurune naturala | Dantzak | Argazkiak

Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea.
Altamira 37. 48350 - Busturia. Bizkaia.