gure Eskola
Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea. Busturia. Urdaibai. Bizkaia. Euskal Herria.

Txirapozu Jauregia

Txiapuzo jauregia. Jose Maria Uzelai margolariaren jaiotetxea. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Txiapozu jauregia - Busturia

Busturiko Altamira auzoan dagoen jauregi hau 1793an berriztatu zen.

Etxe honetan 1903. urtean Jose Maria Uzelai margolari famatua jaio zen.

Txirapozu jauregi honetan gauzatu ziren "La Vida Nueva de Pedrito de Andia" elebarriaren atal batzuk, Rafael Sanchez Mazak idatzita.

Busturiako Axpeko Andra Mari elizaren aurrekalde gotikoa

Andra Mari eliza. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Andra Mari eliza - Busturia

Andra Mari eliza XVI garren mendean berriztatua izan zen.

Aintzinako elizaren aurrekaldea zutik dago oraindik.

Eliza honek daukan erretaula XVIII garren mendekoa da, Pedro Aboitizek eta Juan Bolialdeak zizelatua, aurreragoko batekin ordezkatua izan zen.

Busturaiko organista

Julian Borda Busturian jaio zen 1871.ean eta berton hil zen 82 urte zituelarik. 7 urterekin itsua geratu eta braille sistema ikasi zuen, bizitza osoan musikari emanez. Abesti erlijiosoak konpondu zituen, hauen artean "Belengo Portal Baten" gabon kanta.

Andra Mari elizaren organoa

Lorenzo de Arrazolak egin zuen 1765. urtean. Organogileak beste musika tresna zaharrago bat, dirudienez XVI. mendekoa, aprobetxatu zuen Busturiko organoa egiteko.

Madariaga dorrea eta Erloju dorrea

Madariaga dorrea. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Madariaga dorrea - Busturia

Madariaga dorrea hemengo etxerik zaharrena,askotan berriztatua izan delako gaur oinarriak bakarrik ditu jatorrizkoak.Bertan Biodibertsitate zentroa kokatu dute eta hainbat aldiz bisitatu dugu.

XV garren mendekoa da. Bere kondaira luzea da. Bizkaiko Jaunen ondarea osatzen zuen. Eraikuntza honen ondoan jauregitxo bat eraiki zen XVIII. mendean, jauntxoak bertan hainbat aldi igaro ahal izateko.

Madariaga dorreko erlojua. Busturia - Urdaibai - Bizkaia - Euskal Herria. © Barrenetxea 2003.
Madariaga dorrea - Busturia

Erloju dorrean dagoen erlojua Juan de Amunategik ezarri zuen XIX. mendean.



Historia eta Artea | Keramika | Txakolina | Kirolak
Jokuak | Ingurune naturala | Dantzak | Argazkiak



Jose Mª Uzelai Herri Ikastetxea.
Altamira 37. 48350 - Busturia. Bizkaia.

Nortzuk gara
marra


Non gaude
marra
 

Zerbitzuak
marra
 
Ikasleon bloga (Berria)
marra

Albistegia
marra
Busturia 
marra


info@uzelai.net
marra